Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Euskal kultura berreraiki zen garaia : 60ak eta 70ak

Livre: Euskara. Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Gandara Sorarrain, Ana
Titre
Euskal kultura berreraiki zen garaia : 60ak eta 70ak / Ana Gandara Sorarrain.
Publication
Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2020
Collection
Mikel Laboa Katedra bilduma ; 5
Thèmes
Laboa, Mikel
Description physique
403 or. ; 24 cm
Typologie
Livre
Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Dépôt légal
BI 1987-2020
ISBN / ISSN
978-84-1319-298-7
Notes
Bibliografia: 397-403 or.
Gaur egungo euskal kultur sistema ulertu ahal izateko ezinbertzekoa da euskal baliabide sinboliko garaikideak bilakatu ziren garaiari erreparatzea: 60 eta 70ei. Hala, euskal komunitateak bizi izan duen azken kultur birmoldaketa nagusia ulertu nahian idatzitako lana da esku artean duzuna. Horretarako, euskal baliabide sinbolikoak landu dira euskal komunitatearen garapenarekiko elkarrekikotasunean. Horregatik, baliabide sinbolikoen azterketarako E. Cassirer, P. Bourdieu eta J.B. Thompson baliagarri izan badira ere, komunitatea izan da ardatz; horiek horrela, etnosinbolismoa hautatu da tresna teorikotzat, A.D. Smith eta M. Guibernau erreferentetzat hartuta. Oinarri horiek ahalbidetu dute euskal komunitateak 60-70etan biziriko katarsi kulturala ikertu ahal izatea estatu barneratzailearen baitan.

Testuinguru horretan, maila guztietako balioztatze sinbolikoa izan zen eragile, eta Ahozko Kultur Ondarea hagitz baliabide egokia izan zen funtzionalitate berriztatuak garatzeko. Hori gertatu ahal izateko, funtsezkoa izan zen kulturgileen lana, ezezagunaren eta ezagunaren arteko oreka bilatu, eta ahaztua izanik berreskuratu nahi zen ondarea birformulatzeko; gainera, aldizkariak komunitatearen nahiak eta beldurrak agertzeko plaza bihurtu ziren. Aldaketa sakon horietan, Mikel Laboa aitzindari izan zen; izan ere, berreskuratze lana egiteaz gain, bere jardunarekin komunitatearen behar oinarrizkoez haratago joan eta unibertsaltasunera hurbildu baitzuen euskalduna. Hala, bada, Mikel Laboaren lanek laguntzen dute 60-70etako euskal komunitatearen birmoldatze kulturalaren funtsa agertzen: euskal ondarea berreskuratu, baina euskal komunitatea garaikidetasunerako prestatu zuen birmoldaketa ulertzen.