Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Errima kartak [karta jolasa]

Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque
Titre
Errima kartak [karta jolasa]
Publication
Bertsozale Elkartea : Lanku Kultur Zerbitzuak, [2020]
Thèmes
Bertsolaritza
Content
Errima kartak
Autres auteurs
Bertsozale Elkartea ; Lanku
Description physique
1 kaxa (48 karta) ; 11 cm
Typologie
Document
Eduki mota
Matériels didactiques
Audience
Haurrak
Haurrek bat-batean egiteko sei karta-sortarekin osatutako bilduma. Karta-sorta bakoitza bat-bateko ariketa jakin bat lantzeko da, eta zailtasun mailaren arabera multzokatuta daude.

"Errima kartak" sortan errimatzen duten 4 kartak lortzea izango da erronka. Behin eskuratuta, 4 oin horiekin berbaldia sortu genezake: ipuin laburra asmatuz edo puntutan, kopletan zein bertsotan eginez.

• “Astoa” jolasa. Lehenik, karta pila murriztu, jokalari bakoitzeko laukote bat hartuz (elkarrekin errimatzen duten 4 karta). Hautatutako karta horiek nahastu, eta partaideei banatu (launa karta). Helburua da errimatzen duten 4 kartak lortzea eta horiekin kopla ala bertsoa abestea. Horretarako, partaide bakoitzak aldiro behar ez duen karta bat pasako dio bere eskuineko jokalariari (buruz behera), eta ezkerreko jokalariarengandik karta bat jasoko du.

• “Txintxon” jolasa. Launa karta banatu eta gainerakoak pilan jarri, buruz behera. Pilatik goiko karta hartu eta buruz gora utzi. Helburua da errimatzen duten 4 kartak lortzea eta horiekin kopla ala bertsoa abestea. Partaide bakoitzak, txanda iristean, bi aukera ditu: pilako karta hartu ala buruz gora dagoena hartu. Ondoren, behar ez duen karta bat utziko du, buruz gorakoen pilan.

• Puntuka, karta guztiak lehenago nork bota. Karta guztiak banatu eta erronda hasiko da, 8ko txikian: aldiro karta bat errimatzat erabilita puntu bat abestu daiteke (karta mahai gainean utziz). Txandari segiz, errimatzen duen karta eduki ezkero hurrengo puntua abestuko da eta, bestela, paso eman. Bertsoa osatzean, txandan hurrengoa denak nahi duen errimarekin ekingo dio beste bertso bati. Helburua da karta guztiak ahalik eta azkarren kitatzea.

• Hitz ezkutuaren jolasa. Partaide bati errimatzen duten bi karta emango zaizkio eta belarrira hitz ezkutua esango zaio (adibidez: “zapata”). Kopla abestu beharko du 2 oin horiekin eta hitz ezkutua ere sartuz (“zapata”). Gainerako partaideek asmatu behar dute koplan zein zen hitz ezkutua.

• “Memori” jolasa. Kartak mahai gainean buruz behera jarri. Txandaka, partaide bakoitzak aldiro bi karta altxako ditu. Errimatzen badute, kopla bota eta kartak beretzat hartuko ditu. Karta bikote gehien eskuratzen dituenak irabaziko du.

Lehen puntua emanda [karta jolasa]

[2020]. Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque

Oinak emanda [karta jolasa]

[2020]. Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque

Gaia sortzen [karta jolasa]

[2020]. Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque

Pasa hitza [karta jolasa]

[2020]. Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque

Azken puntua emanda [karta jolasa]

[2020]. Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque