Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bart arratsean Lazkao-Txikiz
pentsamenduan nenguan,
txoriak ere gehientsuetan
isiltzen dira neguan,
udaberrian piztuko zaigu
txori txikien moduan,
hemen nahi degu onduan,
besteokin tabladuan, (bis)
ze leku gutxi behar zun harek
gurekin zegon orduan,
ta falta zaigun garaian berriz
ze hutsune utzi duan! (bis)
Nun galdu zaigu bertso on baten
ondoreneko marmarra?
Nun galdu zaigu ziri sartzea?
Nun galdu da irriparra?
Fintasuna ta gordinkeria
berezi ohi ditun marra,
lehen zebilen txirri-txarra,
moteldu da motor zaharra,
Txikiaren bihoztzarra, (bis)
umorea da zu esperantzan
mantentzen zaitun indarra,
ta esperantza da gu umoretsu
mantentzen gaitun bakarra. (bis)
Zuk behin Zestuan aipatu zendun
sehaskan kulun-kuluna,
eta aitortu euskera ere
bertatik hartu zenduna,
ta orain faltan botatzen degu
zure bertsozko jarduna,
ai adiskide kuttuna,
bertsolari on txukuna,(bis)
algara dena, txalo den-denak
zuretzat dira laguna,
ta maitasunak egin dezala
medikuntzak ezin duna. (bis)