Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lore Jokoak (9. 1859. Urruña) Idatzizkoa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Urruña
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Saritutako lana
Lehen saria: Jean Baptiste Larralde. "Ama haurraren sehaskan lohakartzen".
Bigarrena: Jean Gorostarsour. "Etxeko xokhoa".
Historia
"Iragarkiak zioenez, sarietarik bat brontzezko suzi bat izanen zen, zeinek euskal nazioa irudikatzen zuen58. Hogeita hamabi lan aurkeztu ziren 1859an eta ohi bezala hauen berri Courrier-ean emango du Duvoisin kapitainak59. Epai-mahaikoen artean sorturiko gora-beheren aurrean, Intxauspek etsaminatzaile laiko gehiago izan zitezen nahiago izan zuen, eta egiteko horretarako Ducos zaharra hautatu zuen.

"Duvoisinek Abbadiari igorri txostenean, zioenez, bazen onik testuen artean, hala Detcheparestou-ren bertsoak poeta frantsesenak baino ederragoak iruditu zitzaizkion. Hiribarren dela eta, ordea, dio, hark uste duela ez zaiola justiziarik egiten, baina zentzu eza dela jaun eta jabe haren lanetan, halere noizpehinka ez zaiola edertasunik falta, eta dioenean Auñamendietako belarrez bazkatuko direla arrainak Belzuntzeren izena ahantzi baino lehenago, irudi barroko berezia darabilela, Du Bartas-ek ere ez zukeena dotoreago asmatuko.

Lehen saria Jean Baptiste Larralderi eman zitzaion Ama haurraren sehaskan lohakartzen poemagatik, eta bigarrena Jean Gorostarsouri Etxeko xokhoa-rengatik. Benetan interesgarria Erromatik, Gorostarsouk Abbadiari bidali gutuna, non esaten dion, ez duela inoiz poetatzat bere burua izan, baina koroa bat ez duela inork gaitzesten. Gaineratzen du ere, nola Quiriten Zientzi, Letrak eta Ertederretako Akademiak bere baitan onartu duen eta euskarari buruz lan bat aurkezteko baimena eskatu duen, eta nola Diotallevi, jaun lehendakariari agindu dion, Erromatik irten baino lehen, euskal obren bilduma bat prestatuko duela Akademikoek erabil ditzaten."

Iturria: - Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin