Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martin Guilbeau

Datu pertsonalak

Izena
Guilbeau, Martin
Jaiotza
1839 Urruña + Urruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1912 Donibane Lohizune + Donibane Lohizune < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
"Urruina Pexeeneberrian 1839 an sortu zen Martin Guilbeau frantses armadako marinelaren eta Jeanne Doyarzabal Urruinarraren semea. Aita laster itsasoan galdurik, gobernuaren laguntzaz eskolatu zen mediku izateraino. 1869 an Donibane Lohizunen mediku jarri zen Larralde zenaren ordezko. Bestalde Donibane Lohizuneko auzapez ere izan zen (1878-1888) errepublikazaleen laguntzaz. Gaztedanik Lore jokoetan parte harturik, azkenean, “xurien” eta “gorrien” arteko zatiketak gaizkondurik, Abbadiaren besten aitzinean beste euskal besta batzuk antolatu zituen bere lagunekin, 1893-tik 1897 ra, Uztaritzen, Hazparnen, Ezpeletan, Kanbon eta Saran. Geroago Euskalzaleen Biltzarra 1902 an berak sortu eta berak ere utzirik, 1912 an hil zen Donibane Lohizunen."

Iturria:
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Lore Jokoak:
1858, Bihotz karlista baten auhenak;
1859, Eskaldun desterratua, Urzo gazte baten lehen hegaldia; Lagun baten berexkuntza; Marinelaren joan- etorriak;
1863, Nere maiterena, Adios nere maiteari;
1872, Einadak.