Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Munibe Bertso-Paper Lehiaketa (26. 2017. Azkoitia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
2017-03-30
Bukaera data
2017-05-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-05-17
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Indarlan Guraso Elkartea (Xabier Munibe Ikastola)
Udaberri Guraso Elkartea (Xabier Munibe Ikastola)

Deskribapena

Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. mailak

2. EGIN BEHARREKO LANAK
- Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
- Gaia eta neurria libreak
- Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
- Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
- Lanak jasotzeko azken eguna 2017eko maiatzaren 17an izango da.
- Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI
- Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
XXVI. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Juin, 4
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)

- E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak xabiermunibebertsoak@gmail.com era bidaliko dira.

- E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
(Bi mailetan sari bera izango da).

1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria.
2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.
3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.
4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.
Azkoitiko onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik. Sari bat bera ere ez da hutsik geratuko.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa maiatzaren 31an eguerdiko 12:00etan, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek euren lanak abestuko dituzte.

7. EPAIA
- Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
- Sarituen berri maiatzaren 26ean emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
- Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin