Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anjel Larrañaga

Datu pertsonalak

Izena
Larrañaga, Anjel
Izen abizen osoak
Larrañaga Sodupe, Anjel
Jaiotza
1947 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Doinu-sortzailea

Datu biografikoak

Biografia
Andoni Larrañaga bertsolariaren aita. Baserria izan du eskola, eta besteak beste, tabernari, tornero eta garraiolari egin du lan. Etxeko eta lagunarteko giroak bertsozaletu zuten, eta Santa Eskean egin zituen jendaurreko lehenengo saioak. Euskal Herrian ibiltzeaz gain, Asturias, Irlanda eta Estatu Batuetan ere kantatua da. Azken urteetan bertsoa eta trikitia elkarrekin darabilzki. 1980ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. "Kupela" taldean trikitilari eta letragile da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Zumaian, 1971n, Zumaiako txapelketa. Bittor Agirre, Etxeberria... kantukide zituela.