Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (27. 2017. Iruñea)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-11-06
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Ikusi 2497_aldizkakoa_file_eskuorria2.png
Ikusi 2497_aldizkakoa_file_eskuorria.png

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Iruñeko Udala. Euskara

Deskribapena

Oinarriak
>> Xedea eta parte hartzaileek bete beharreko baldintzak:
Lehiaketa honen xedea da egile berriek egindako literatur lanik hoberenak saritzea.

Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Egileek nafarrak izan beharko dute, edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki.

Haien izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan egindako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere.

Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

>> Lehiaketaren modalitateak. Bertso-paperak:
Bertso-paperak gutxienez 25 bertso-ahapaldi izanen dituzte, elkarrekin nolabaiteko batasuna osatzen duten gai ezberdinak har ditzakete hizpide, betiere, bertsolaritzaren formak betez.

>> Diru-zuzkidura:
Deialdi honi gehienez ere 13.000 euro esleituko zaizkio. Hiru sari dago, modalitate bakoitzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euro.

Sari horiez gain, epaimahaiak gehienez ere lau aipamen eman ahalko ditu, bakoitza 250 eurokoa, kontutan hartu gabe lanak zein modalitatetan aurkeztu diren, eta horiek Iruñeko Udalak - halakorik behar izatera- saritutako lanekin egin dezakeen argitalpenean sartuko dira.

Aipatu kopuru horiei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

>> Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non:
Lanak 2017ko azaroaren 6an (astelehena) arte -hori barne- aurkeztuko dira Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2), erregistro osagarrietan edo indarra duten legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez.

Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira, izenorde batez sinaturik, eta argi adierazita zein modalitatetan aurkezten den. Lanekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da, non sartuko baitira kasuan kasuko izenordeari dagozkion datuak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

Baldin eta lanen batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

>> Epaimahaia:
Iruñeko Udalak izendatutako epaimahaiko presidente izanen da Iruñeko Udaleko Kulturarako, Hikuntza Politikarako, Hezkuntzarako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria. Harekin batera hiru literatur aditu egongo dira, horietako bat, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Iruñeko Udaleko euskara koordinatzailea edo horren teknikari baliokidea izanen da epaimahaiko idazkari, eta hitza eta botoa izanen ditu.

Epaimahaiak Udalaren organo eskudunari aurkeztuko dio lehiaketaren epaia, eta sariak eman gabe utzi ahalko ditu lanek behar besteko kalitaterik erdiesten ez dutela iritziz gero. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, sariak ex aequo eman ahalko zaizkie hainbat lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

Saritu gabeko lanak berreskuratzen ahalko dira Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikarako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrean (Descalzos kalea 72), ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.

>> Kontuan hartu beharreko beste batzuk:
Saria ordainduta, Iruñeko Udalak egilearengandik eskuratuko du saritutako obrea edozein bitarteko erabilita argitaratzeko aukera, beretako bakarrik eta lehiaketaren epaia onesten duen udal-ebazpena noiz eman eta hurrengo bi urteetarako.

Lehiaketa honetan barte hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea. bai eta Iruñeko Udalaren erabakiak onartzea ere, oinarriok interpretatzean sor litekeen edozein zalantzaren aurrean.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin