Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Julen Zelaieta
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Zelaieta, Julen
- Izen abizen osoak
- Zelaieta Iriarte, Julen
- Jaiotza
- 1980 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Haur Hezkuntza ikasi zuen Beran. Fabrikan eta hezkuntzan egin izan du lan. 1993ko martxoaren 25ean hasi zen Bortzirietako bertsoeskolara joaten. Urte hartan Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta ordutik gaur arte bertsotan diardu bere ahaleginean. Irakasleak animaturik hasi zen bertso eskolan, bertso-paper lehiaketako lan bat entregatu ostean. Nafarroako eta Euskal Herriko Txapelketetan hartu izan du parte. Hamaika Bertute ekimeneko kide izan zen. 2008. urtetik Xorroxin irratiko esatari. 1997an aurkeztu zen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketara, eta txapeldun izan zen 2008an. Bat-bateko sariketa eta bertso paperetako lehiaketa hainbat irabazitakoa da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1993an, Nafarroako Eskolarteko Txapelketa. Bertsolariak: Xabier Terreros, Ekhiñe Etxepeteleku, Alaitz Rekondo, Erika Lagoma...
Jendaurreko lehen bertsoa: 1989an, Jaunartze egunean