Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ander Elortegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Elortegi, Ander
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Itsasoan bale bat agertu dela eta, zeuen txalupatxua hartu eta itsasoratu zarete bera ikusteko asmotan. Halako baten, ur txorrotada ikusi duzue. Balea gero eta hurbilago dago. Hiruna bertso, zortziko txikian, Ander hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ander Elortegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Elortegi:
Balea ikusi dute
ta bai, arrazoia
gero ta hurbilago
hor dator kabroia.
Miren gogotsu nago
hau da hau sasoia
ontxe da momentua
non dago arpoia? (bis)


M. Amuriza:
Txorrotada ikusita
hara, hara, hara
arpoia nahi dozula
baina hori laga.
Tamainoa imaginau
ta zer pentsa jada
harentzat haginetan
palilotxo bat da. (bis)

A. Elortegi:
Lekatxotik urtenda
bidea zuzena.
Niri ez dit emango
bale horrek pena
arrantzale batentzat
egunik onena:
aurrean balea ta
alboan sirena. (bis)


M. Amuriza:
Argazki idiliko hau
zuretzat gailurra
baina izan zaite Ander
mesedez zuhurra.
Balea itzela dator
dakidan apurra
pena ez, emongotsu
kristoren bilurra. (bis)

A. Elortegi:
Itsaso kontuetan
badut nahiko mundu
eta bale hori dut
gaurkoan helburu.
Begira bola hauek
ni nago seguru
gaur afari ederra
jan beharko dugu. (bis)


M. Amuriza:
Balea hurbildu da
eta biok blaitu
zu halan be oilarran
pare jarri zaitu.
“Gaur afari ederra”
dinozu baina aitu
ni konforme berak gu
jaten ez bagaitu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra