Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ander Elortegi
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ander Elortegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Elortegi:
Balea ikusi dute
ta bai, arrazoia
gero ta hurbilago
hor dator kabroia.
Miren gogotsu nago
hau da hau sasoia
ontxe da momentua
non dago arpoia? (bis)
M. Amuriza:
Txorrotada ikusita
hara, hara, hara
arpoia nahi dozula
baina hori laga.
Tamainoa imaginau
ta zer pentsa jada
harentzat haginetan
palilotxo bat da. (bis)
A. Elortegi:
Lekatxotik urtenda
bidea zuzena.
Niri ez dit emango
bale horrek pena
arrantzale batentzat
egunik onena:
aurrean balea ta
alboan sirena. (bis)
M. Amuriza:
Argazki idiliko hau
zuretzat gailurra
baina izan zaite Ander
mesedez zuhurra.
Balea itzela dator
dakidan apurra
pena ez, emongotsu
kristoren bilurra. (bis)
A. Elortegi:
Itsaso kontuetan
badut nahiko mundu
eta bale hori dut
gaurkoan helburu.
Begira bola hauek
ni nago seguru
gaur afari ederra
jan beharko dugu. (bis)
M. Amuriza:
Balea hurbildu da
eta biok blaitu
zu halan be oilarran
pare jarri zaitu.
“Gaur afari ederra”
dinozu baina aitu
ni konforme berak gu
jaten ez bagaitu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra