Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Paia, Fredi
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Dimititu egin dozu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean estatuaren
garezur okzipitala
ta orain berriz auzipeturik
lapur ustel ta zitala.
Urteak gora ta lapurtzea
hain gendun gauza normala
jende xeheak hoteletatik
toalla daroan bezala.
Tentaziotik askea denak
harria bota dezala.
Nire tragedia hori izan da
eskura asko neukala. (bis)

Gure alderdiak, PP maiteak
bizi ditu une tristeak.
Sakatzak urdin amioturik
miken gustoko alpisteak.
Ustelkeria kasurik kasu
bete dira albisteak
ta nola ez du mesfidatuko
informatzen den gazteak!
Batzuk tiroka ibili ziren
lortzeko herri aske bat
eta apurka argituz doa
zertan genbiltzan besteak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra