Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fredi Paia

Datu pertsonalak

Izena
Paia, Fredi
Izen abizen osoak
Paia Ruiz, Alfredo
Jaiotza
1981 Algorta + Algorta < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
(Getxo, 1981). Bertsolari, musikari eta etnografoa. Plazaz plaza dabil 1999. urtean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuenetik. Bertsogintza autogestionatuaren inguruko prioektuetan (Txapel Bete Bertso, Xarrak Berri Xou), bertsogintza eta disziplina artistiko ezberdinen arteko fusioetan (Bertso Tranpak, Hudaltzainak) sustatzaile eta munduko inprobisazio eredu ezberdinekin (Kurdistan, Palestina, Mexiko, Brasil, Argentina...) esperimentatzen ibilitakoa. Aurten Bertsolaritzaren gaineko lehenengo ikerlan etnografikoa argitaratu du (Uribe Kostako Bertsolaritza 1900-1980). Algortako Bertsolari Eskolako kidea da 1990. urtetik. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuendaritzako kidea 1998tik 2011ra bitartean.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Getxon, 1992 inguruan, Gobeloki institutuan kantulagun Igor Elortza, Beñat Gaztelurrutia eta Iñigo Gojenola zituela, eta gai-emaile Joseba Santxo.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Abra saria 2002: 3.
BBK saria 1995: parte hartzaile (Bilboko taldean)
BBK saria 1996: parte-hartzaile (Bilboko taldean)
BBK saria 1997: 2. (Bilboko taldean)
BBK saria 1998: 2. (Bilboko taldean)
BBK saria 1999: 1. (Txorierriko taldean)
BBK saria 2000: parte-hartzaile (Txorierriko taldean)
BBK saria 2001: 2. (Ipar-Uribe taldean)
Berritxu saria 1999: 1.
Uribe-Kostako bertsolari txapelketa 1994: 1.
Uribe-Kostako txapelketa 1997: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 1994: 2. saria (14 urte artekoen mailan)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Urruzuno literatur sariketako liburutan, antolatzaileek argitaratuta