Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes:
Koltxorik ez daukagu
aibala, aibala
bakarrik hor lurrean
moketa zabala.
Nire ziatika ta
hernia diskala
lehenengo egunetik
hil nahi nauzu ala? (bis)
J. Uria:
Berriro ziatika
orduro bezela.
Kejatzen ari zara
ezin zen bestela.
adituei entzun
diet nik horrela
lurrean lo egitea
ona omen dela (bis)
A. Estiballes:
Zurrumurruak dira
betiko antzean
baina nik Jone zaitut
neure bihotzean.
Ta `pentsatu al duzu
lantzean, lantzean
ze ondo egongo garen
amaren etxean? (bis)
J. uria:
Ama aspertu dela
badaukat susmoa
ta jakin nahi baduzu
ni hara ez noa.
Etxera joateko dut
gogoa, asmoa
ez al dago ba modan
minimalismoa? (bis)
A. Estiballes:
Minimalismoa modan
jarri bazaigu, ai!
Hozkailurik ez dago
tazakusat lasai.
Nahiz eta maitasuna
dugun elikagai
maitasuna ondo dago
txuleta ere bai. (bis)
J. Uria:
Elkarrentzat izango
gara afaria.
Benga, ez zaitez izan
Arkaitz hain nagia.
Bizkarra duzu zurrun
ta zaude geldia.
Zu izango zara etxeko
lehen altzaria. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra