Bertsos - View details   To know more about this section

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Bion artean etxe bat erosi duzue eta ez duzue etxea janzteko eta altzariz betetzeko dirurik. Hala ere, Jonek bertara joan nahi du bizitzera, zuk, Arkaitz, itxaron nahi duzu etxea ipini arte. Hiruna bertso, zortziko txikain, Arkaitz hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes:
Koltxorik ez daukagu
aibala, aibala
bakarrik hor lurrean
moketa zabala.
Nire ziatika ta
hernia diskala
lehenengo egunetik
hil nahi nauzu ala? (bis)

J. Uria:
Berriro ziatika
orduro bezela.
Kejatzen ari zara
ezin zen bestela.
adituei entzun
diet nik horrela
lurrean lo egitea
ona omen dela (bis)

A. Estiballes:
Zurrumurruak dira
betiko antzean
baina nik Jone zaitut
neure bihotzean.
Ta `pentsatu al duzu
lantzean, lantzean
ze ondo egongo garen
amaren etxean? (bis)

J. uria:
Ama aspertu dela
badaukat susmoa
ta jakin nahi baduzu
ni hara ez noa.
Etxera joateko dut
gogoa, asmoa
ez al dago ba modan
minimalismoa? (bis)

A. Estiballes:
Minimalismoa modan
jarri bazaigu, ai!
Hozkailurik ez dago
tazakusat lasai.
Nahiz eta maitasuna
dugun elikagai
maitasuna ondo dago
txuleta ere bai. (bis)

J. Uria:
Elkarrentzat izango
gara afaria.
Benga, ez zaitez izan
Arkaitz hain nagia.
Bizkarra duzu zurrun
ta zaude geldia.
Zu izango zara etxeko
lehen altzaria. (bis)