Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Imanol Epelde

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Saioa
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Epelde, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu, Imanol, hirugarren aldiz zoaz diru eske Amaia esponsorrarengana, Everesteko espedizioa dela-eta. Aurreko bietan ez duzu gailurra zapaldu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Imanol Epelde

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


EPELDE:
Proposamena hori da
esan segiduan,
dirua ez uztea
zure deskuiduan;
apustua aspaldi
erabaki nuan,
denak iristen dira
hirugarrenguan. (bis)

A.AGIRRE:
Everest gailur hori
beraz ez da merke,
zertan ahitu hainbat
indar eta neke?
Dirua eskatzen dezu
gainera hainbeste,
laister ni joango naiz
zuri diru eske. (bis)

EPELDE:
Goraino igotzeko
baditut usteak,
entrenatzen pasatu
baititut urteak.
Ezezkoa eman du
Amaian trukeak,
bankuak beti izan
zerate putreak. (bis)

A.AGIRRE:
Nahiz ta eskaini nizun
nere ondasuna,
putrea deitzea da
zure erantzuna.
Zure gorputzean da
Imanol hutsuna,
hanketan indarra da
faltatzen zaizuna. (bis)

EPELDE:
Zure erantzuna da
Amaia hain txarra,
badet Everestera
igotzeko beharra;
hanketan ta gorputzean
badaukat indarra,
hori ukatzea da
nahi dezun bakarra. (bis)

A.AGIRRE:
Hara joateko zendun
hamaika interes!
Hargatik eman nizun
diruz mila babes,
baina bidean beti
zabiltza aldrebes;
sherpak eros daitezke
baina gailurra ez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra