Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Igor Aldanondo

Datu pertsonalak

Izena
Aldanondo, Igor
Izen abizen osoak
Aldanondo Barandiaran, Igor
Jaiotza
1976 Lazkao + Lazkao < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
1999an hasi zen lan honetan. Tolosan, Oreretan, Unibertsitatean eta Bertsozale Elkarteak antolatutako saioetan aritu da. Baita Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan ere.

Datu biografikoak

Biografia
Lazkaon jaio arren, urtebete bakarrik egin zuen bertan, beraz, erabat tolosarra sentitzen da. Nafarroako Unibertsitatean (Donostian) Industri Ingeniari ikasketak egin zituen. Eraikuntza munduan egin izan du lan. Txikitatik da bertsozalea, baina unibertsitateko giroak bertsozaletu zuen erabat. Han, Euskal Kultur Taldeko kide izan zen. 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan hasi zen gai-jartzaile.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostian, Nafarroako Unibertsitatean, gai-jartzaile, bertsolari Jon Maia, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi zirela.