Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1992-10-02 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Segurola, Nikolas
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek, aita-alabak izango zerate; S.Lizaso, aita; eta Maddalen, alaba. Hik, Lizaso, bahuan esperantza asko Maddalenekin: Karrera bikaina egin dik, mediku tituloa atera eta orain esan dik, Afrikan goseak daudenei laguntzera joan behar duela eta bakarrik utzi hau.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Hara alaba zuri dadukat
garbi hitzegin beharra,
nik lagunduta eskolan ere
izan zerade azkarra,
bazoazela entzun orduko
nigan sartu da negarra,
gosea degu Afrikakoak
daukaten gaixo bakarra.
M.Lujanbio:
Ni Afrikara nijoalako
aitaren buru makurrak,
Afrikan lanak balioa du,
ez du merezi gezurrak,
ta janaria kendu diete
hemengo gizon lapurrak,
beraientzako urrea dira
hemengo ogi apurrak.
S.Lizaso:
Pentsamentuak eduki arren
zuk hain bide zuzenean,
arreta pixkat jarri ezazu
aita zaharran esanean,
zure ondoan ni izan nauzu
beti edo gehienean,
nere ondoan zein izango da
ni gaixotzen naizenean?
M.Lujanbio:
Mediku asko dezula hemena
ez al dezu entenditzen?
Ta ikustazu haiek eta gu,
konpara nola gabiltzen,
mundu honatako egoera latza
buruan ez zait kabitzen,
sendagileak langabezian
ta haurrak gaixorik hiltzen.
S.Lizaso:
Ez det ukatzen, han gertatuak
neri ematen dit pena,
ta zuk hangoei laguntzeko ere
intentzio nabarmena,
neuk'e badakit neure ondoan
mediku asko daudena,
baina alaban maitasuna det
errezetarik onena.
M.Lujanbio:
Hain egoista ez zaitez izan
ondo pentsa zazu dana,
han tituloak ez du balio,
balio duna da lana,
ta entzun zazu Afrikarako
pozik daramadan plana:
Hango umeek euki bezate
nik hemen izan dedana.
S.Lizaso:
Bejondaizula hura eta hau
juzgatzen dituzu berdin,
hala ta guztiz aita bezela
aldegitean daukat min,
zuk badakizu surteak ere
dexente ditut neurekin,
bizi naizela zaindu nazazu,
gero nahi dezuna egin.
M.Lujanbio:
Betidanikan egondu naiz ni
aitatxo zaindu zalean,
ta siloiean etzanda zaude
zahardadeko logalean,
Afrikan berriz erdi hilikan
eta gainera kalean,
haik egon bitez maite dituen
neska baten magalean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra