Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maialen Lujanbio

Datu pertsonalak

Izena
Lujanbio, Maialen
Izen abizen osoak
Lujanbio Zugasti, Maialen
Jaiotza
1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziaduna da. 2018tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu.
2017ko txapela irabazita, Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009an egin moduan, eta txapeldunorde izan zen 2013an eta 2001ean. 1997tik beti sailkatu izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Euskal Herrikoaren aurretik, 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere irabazi zuen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hondarribian, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
Lehen plaza "serioa": Hondarribiako kofradian, Martxoak 8-aren aitzakian,1992-03-08an.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Hernaniko Txapelketa 1996: finalista
Lizardi saria 1991: finalista
Lizardi saria 1992: 2. eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 1993: 2.
Osinalde saria 1992: 1. eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1990: finalista
Xenpelar saria 1991: finalista eta bertso onenaren saria

Bertso-paper lehiaketak
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa bertso idatziak 1991: 1. saria.15-18 urte artekoen mailan.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Hautatutako bertsoak erabili izan dituzte zenbait liburutan
Argitaratutako grabazioak
Letragile gisa: Maixa eta Ixiar; Alaitz eta Maider; Anje Duhalde; Mikel Errazkin; Mikel Markez eta Oskorrirekin (kantak?)
Ekoizpen oharrak
"Ornitorrinkus" hitz eta hotsen ikuskizunaren sortzaile da, Judith Montero saxo-jotzailearekin batera.