Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Gasteizko Gaztetxea
M-ak Emakume Taldea
Gai-emailea
Goitia, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Alberdi, Uxue
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi:
Alderantzizko notiziekin
bustitzen gaituzte noiznahi.
Senarrak jotzen zuen andrea
orain hura hiltzeko gai
izan da eta honi ere nik
hala hartzen diot usai.
Normala denik ez dut esango
uler dezakedala bai.

M. Agirre:
Ez da normala ta nola ulertu?
Egin zaidazu mesede!
Gizarte hontako aurreiritziek
dute hainbeste botere
biolentziak ipintzen ditu
hainbat arau hainbat lege
mina beti izango da mina
alderantziz eginda ere.

U. Alberdi:
Hogei urtean erabili du
andrea bere gixara
kolpe ta kolpe etxera heldu
ta hala hartzen zuen hara!
Hogei urtean zegoen hilda
nik hala uste dut jada
ta hildako baten hilketa hori
bere autodefentsa da.

M. Agirre:
Autodefentsa aipatu duzu
defendatzen zenbat ordu!
Arazo hau konpontzeko daude
nere ustez hainbat modu
baina emakume horrek gizona
akabatzeraino jo du.
Nere ustetan gure arazoa
horrela ezin da konpondu.

U. Alberdi:
Politikoki zuzenak gara
eta ni ez nau harritzen
guztiek kontra hitz egin dute
noski hala komeni zen.
Justifikatzen ez naiz hasiko
zure belarriak mintzen
baina aitortzen dut: gizonagatik
ez dut penarik sentitzen.

M. Agirre:
Baina uste dut bukatu duela
nahikoa modu txarrean.
Nahiz ta mendeku hartzea beti
eukitzen dugun hurrean
konponbidea topa dezagun
enpeñuan, indarrean
ta buruakin joka dezagun
eskuekin beharrean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra