Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Uxue Alberdi

Datu pertsonalak

Izena
Alberdi, Uxue
Izen abizen osoak
Alberdi Estibaritz, Uxue
Jaiotza
1984 Elgoibar + Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
1984an jaio zen Elgoibarren eta gaur egun Getarian bizi da. Kazetaritza ikasi zuen Bilbon. Gaur egun, Testuketan literatur saioan dabil esatari lanetan, eta elkarrizketatzaile Argian. 2007an "Aulki bat elurretan" ipuin-liburua argitaratu zuen (Elkar, 2007); eta 2009ko udaberrian "Aulki-jokoa" eleberria. "Hamaika bertute" proiektuko kide da. 2007an Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetara heldu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-emaile eta antolatzaile gisa, Elgoibarren, 2004an, Gabonetako bertso jaialdian.
Bertsolari gisa, Plazatik Gaztetxera txapelketan 2006an.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
"Ametsen baratza". Elea 2005
"Aulki bat elurretan". Elkar 2007
"Aulki-jokoa". Elkar. 2009

Itzulpenak:
"Kensukeren mundua" 2008
"Maitasuna da geratzen den bakarra" 2009
"Ipuinen haria" 2008
"Itsasargia" 2007