Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nostalgi pixkat izan dudala
garbi nahi nuke aitortu
gure portua ikusirikan
bihurtua basamortu.
Irudimena zapalkuntzaren
hankapean zen lehortu
ta orain berriz nahiz itsasoa
arrai txikiez agortu
gure portua berriz egin da
askatasunaren portu. (bis)
Garai haietan hartzen genuen
txosnetarako ganora
antolakuntza militantzia
nahiz beti ez zen mejora.
Berreskurapen garaian gaude
ta hauxe da horren froga.
Nahiz ondo dagon jai eremu hau
zabaldu egin beharko da
ezin gaitezke uharte izan
itsasotikan kanpora. (bis)
Garai haietan gaztea eta
arrantzalea nintzela
festen bezperan ekartzen gendun
atuna eta berdela.
Orain portua ez det ikusten
garai haietan bezela
baina piratak dira esperantza
ikusi baitet honela
oraindik ere arrain txikiak
haundia jan dezakeela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra