Bertsos - View details   To know more about this section

2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-08-18 Donostia Jaialdia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arrantzalea izango zara, Jon. Aspaldi, gaztetan, txalupa kaira ekarri, eta festen aurretik portura etortzen zinen txosnak eta festa muntatzera. Urte askotan irudi hori ez duzu ikusi, eta aurten, festen aurretik, berriz ikusi dituzu gazteak txosna eta karpa muntatzen.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nostalgi pixkat izan dudala
garbi nahi nuke aitortu
gure portua ikusirikan
bihurtua basamortu.
Irudimena zapalkuntzaren
hankapean zen lehortu
ta orain berriz nahiz itsasoa
arrai txikiez agortu
gure portua berriz egin da
askatasunaren portu. (bis)

Garai haietan hartzen genuen
txosnetarako ganora
antolakuntza militantzia
nahiz beti ez zen mejora.
Berreskurapen garaian gaude
ta hauxe da horren froga.
Nahiz ondo dagon jai eremu hau
zabaldu egin beharko da
ezin gaitezke uharte izan
itsasotikan kanpora. (bis)

Garai haietan gaztea eta
arrantzalea nintzela
festen bezperan ekartzen gendun
atuna eta berdela.
Orain portua ez det ikusten
garai haietan bezela
baina piratak dira esperantza
ikusi baitet honela
oraindik ere arrain txikiak
haundia jan dezakeela. (bis)