Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Banekin baneuzkala
konplejutxo batzuk
baino gaurtik aurrera
bi gehiago ditut:
zure titiak horren
tente ta horren zut
lo ere pino eginez
hartuko dezu zuk! (bis)

M. Amuriza:
Biluzik ikusteak
egin deutsu kalte
Maialen orain lotsa
niri sartu jate
titi pareari be
eguna amaitu arte
gerriari bezala
erain behar jake. (bis)

M. Lujanbio:
Dena ez da ejertzizioa
tira tira tira!
Begiak ezin ditut
ia erretira
orbanik ba ote dezun
hor nabil begira
orratz bat sartu ezkero
lehertu egingo dira. (bis)

M. Amuriza:
Ez nago operauta
Obregon bezela
gogoratzen al dozu
ama izan ginela?
Zu titia ematen
maitasun epela
banekien biberoia
nik hobea zela. (bis)

M. Lujanbio:
A! Orduan klabea
sekretua hor da
nereak jausi zaizkit
zilborran ondora
gimnasian hoixe nahi nun
pektoralak gora
zuk hobe dezu joan
relajaziora! (bis)

M. Amuriza:
Hasieran bai baina
lotsaik ez duzu zuk
berroita hamar urteetan
edertasunan truk
edozer gauza egin
behar dogunez guk
nahi badozu apur bat
lagunduko dizut. (bis)

M. Lujanbio:
Aizu aldageletan
hau da hau kantea!
Tilin-talan dabilzkit
bestea batea
baino bai talentua
ta bai talantea
ez esan ez naizenik
interesantea! (bis)

M. Amuriza:
Nik ere zuk bezala
egon nahiko nuke
zeure buruaz harro
horrenbeste urte.
Titiak eta tripa
Maialen ai zeuk be
kuleroek bi gauzak
eusten dizkizute! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra