Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

BEZaren igoera kulturan [Bertsoa] / Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni

Deskribapena

Izenburua
BEZaren igoera kulturan
Dokumentuan jasotako izenburua
BEZaren igoera kulturan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Erakundeen laguntzaz saiakera egitean
Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2338
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2012-09-30

BEZaren igoera kulturan [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erakundeen laguntzaz
saiakera egitean
edo norbere arriskuz
lanen bati ekitean…
artistak gauza bakarra
darabil bere artean
barne-grina iraultzea
Artisautzan nahiz Artean.
Egoera okerrera
aldatu da bat-batean
grazia sortuko luke
akaso frontoi batean…
Partidak bukaturik ta
BEZa hogeitabatean.

Oholtzaratzean artistei
desio ohi zaie “ kaka!”
aspaldiko ohiturekin
zerikusia badauka.
Ikuslea zalburditan
iristen baitzen hau marka!
barrura jo ta zaldiak
antzoki aurrean aparka.
Zaldi kaka asko bazen
ikuslea zen pilaka…
Ogasuna dabil orain
haziendagandik tiraka
kaka pilaren egile
agintariak dira ta.

Zeinek arriskatuko du
demagun zinemagintzan,
balizko gozatzaileak
dirurik ez badu izan.
Gehiegitan entzun dugu
“Areto hura itxi zan”…
maizago entzungo dugu
lege berrien gerizan.
Boteredunak, beraiek,
dabiltza antzerkigintzan
kultura ezin da hartu
inoren luxu bailitzan
kulturak ez ote luke
izan behar beharrizan? n

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra