Bertsos - View details   To know more about this section

BEZaren igoera kulturan [Bertsoa] / Andoni Egaña

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni

Description

Title
BEZaren igoera kulturan
Dokumentuan jasotako izenburua
BEZaren igoera kulturan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Erakundeen laguntzaz saiakera egitean
Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2338
Pages
25
Publication / printing date
2012-09-30

BEZaren igoera kulturan [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-30 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erakundeen laguntzaz
saiakera egitean
edo norbere arriskuz
lanen bati ekitean…
artistak gauza bakarra
darabil bere artean
barne-grina iraultzea
Artisautzan nahiz Artean.
Egoera okerrera
aldatu da bat-batean
grazia sortuko luke
akaso frontoi batean…
Partidak bukaturik ta
BEZa hogeitabatean.

Oholtzaratzean artistei
desio ohi zaie “ kaka!”
aspaldiko ohiturekin
zerikusia badauka.
Ikuslea zalburditan
iristen baitzen hau marka!
barrura jo ta zaldiak
antzoki aurrean aparka.
Zaldi kaka asko bazen
ikuslea zen pilaka…
Ogasuna dabil orain
haziendagandik tiraka
kaka pilaren egile
agintariak dira ta.

Zeinek arriskatuko du
demagun zinemagintzan,
balizko gozatzaileak
dirurik ez badu izan.
Gehiegitan entzun dugu
“Areto hura itxi zan”…
maizago entzungo dugu
lege berrien gerizan.
Boteredunak, beraiek,
dabiltza antzerkigintzan
kultura ezin da hartu
inoren luxu bailitzan
kulturak ez ote luke
izan behar beharrizan? n