Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-09-30 Segura Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Gaztelumendi:
Gu lantokira etortzen gera
lana egiteko asmoz
umeengana hurbiltzen gera
horren asmo ta hitz goxoz.
Nahiz eta hauek ekarri behar
luketen horrenbeste poz
gosea eta errespetua
etxean utzita datoz.

N. Elustondo:
Hemen guztiak dira hain guaiak
ta denak horren makarra
jangelan sartu ta animalien
gisa dabiltz tirri-tarra.
Egia esan ez ote degu
benetan triste xamarra
etxean hartzen ez den ardura
gu biok hartu beharra?

U. Gaztelumendi:
Erremediorik ba ote dago
ume bihurri hauekin?
Nahi duten dena egiten dute
gukin, begiraleekin
edozer gauza esaten dute
eta hauei berdin-berdin
eta guk berriz ezin diegu
hitz txar bat bera ere egin.

N. Elustondo:
Ez da errexa zuk eta biok
gurekin degun afera
guztia txarra lehen platera
edo bigarren platera
baina ez dakit guk ezer onik
genezakeen hor atera
etxean ohitu baldin badira
pizza bakarrik jatera.

U. Gaztelumendi:
Auzolagunek kontratatuak
gatoz umeen ondora.
Begira Aitor, ze bihurria!
Hemen dagonaren froga.
Nik ere zerbait egin behar det
mendeku pixka’t gustora:
lenteja denak bukatu arte
mahaiean geratuko da.

N. Elustondo:
Esan bezela lentejen partez
jaten baitituzte pizzak
ta ondoriozko borondateak
ta errespetu murritzak
orain haizeak eraman arren
biok egindako hitzak
lasaitu Unai bere lekuan
jarriko ditu bizitzak!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra