Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nerea Elustondo

Datu pertsonalak

Izena
Elustondo, Nerea
Izen abizen osoak
Elustondo Plazaola, Nerea
Jaiotza
1981 Legazpi + Legazpi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2001, 2013, 2017 eta 2022 (finalaurreak); 2026
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2003 eta 2007 (azken laurdenak); 2011 eta 2015 (finalaurreak); 2019 eta 2022 (finalista).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1995 (finalista, 10-14 urte); 1996 (finalista, 15-18 urte); 1998 (txapeldunordea, 15-18 urte).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1995 (Txapelduna, Goierriko taldean, 10-14 urte); 1996 eta 1998 (Txapelduna, 15-18 urte); 1997 eta 1999 (finalista).
Osinalde Sariketa (Gabiria): 2000 (Txapelduna).
Xenpelar Sariketa (Errenteria): 2000 (Txapelduna).
Berritxu Sariketa (Berriatua): 2000 (Txapelduna).
Lizardi Sariketa (Zarautz): 2000 eta 2001 (finalista).
Abra Sariketa (Algorta-Getxo): 2002 (Txapelduna).

Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1995 (1. saria, 12-14 urte); 1998 eta 1999 (aipamenak, 15-18 urte).
Orixe bertso-paper lehiaketa: 1995 (1. saria, 14 urte arte).

Datu biografikoak

Biografia
Legazpian (Gipuzkoa) sortua da 1981eko irailaren 15ean. Legazpiko Haztegi Ikastolan egin du unibertsitatea bitarteko ikasketa ibilbidea. Industria Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da (Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola) eta irakaskuntza du lanbide.

Urretxuko Bertso-eskolan hasi zen bertsotan, Juanjo Sagastibeltzarekin. Hamahiru urte zituen. Ikasturte hartan bertan (1994) kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Haztegi Ikastolan. Hurrengo urtean hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan, Goierriko taldean, eta beraiek izan ziren irabazle. 1999ra arte lehiatu da Eskolartekoetan eta bi aldiz jantzi du Gipuzkoako txapela, 1996an eta 1998an, eta Euskal Herriko txapeldunordea ere izan da azken urte horretan. Eskolarteko aroa amaiturik, bertsolari gazteentzako sariketa ugarietan hartu du parte, eta askotan jaso du garaikur nagusia: Osinalde, Berritxu, Xenpelar, Abra…

Gipuzkoako Bersolari Txapelketan 2003an hartu zuen parte lehen aldiz, eta orduz gero jokatu direnetan hartu du parte; finalista izan da 2019an eta 2024an.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2001ean hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako kanporaketak gaindituta. Finalaurrekoetara heldu zen lehengo hartan eta hala heldu da 2013koan eta 2017koan ere; azken honetan, ahizparen laguntzaz moldatutako doinu berri bat ekarri du bertso-plazara, Rosa Zaragoza kantari kataluinarren abesti batetik abiatuta: "Kirolarien bizitza" (ikusi "Doinutegia" atala).

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Legazpiko ikastolan, 1994ko abenduaren 23an. Gai-jartzaile, Juanjo Sagastibeltza. Bertsolariak: Andoni Otamendi, Asier Iriondo, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Zeberio eta Nerea Elustondo.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Zortziko txikian. Ahotsak. D-Pintxos, 2014.
Izozturiko eskuak. Bizirik dauden eskuak. Agurtzane eta Jon Elustondo. Elkarlanean, 2019.
Eskerrik asko. Bizirik dauden eskuak. Agurtzane eta Jon Elustondo. Elkarlanean, 2019.
Ontzi hutsak. Bizirik dauden eskuak. Agurtzane eta Jon Elustondo. Elkarlanean, 2019.
Argitaratugabeak eta azterlanak
Emakume bertsolariek plazan izan duten bilakaera. 2015eko ekaina.