Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Ander "Itturri", Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-09-30 Segura Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Ander "Itturri"
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Itturri langilea eta Jon nagusia zarete. Iturri, ostirala da, eta lan-jarduna amaitzear zaudela, hor etorri zaizu Jon nagusia esanez azken orduko lan bat sartu dela eta bukatu arte geratu beharko duzula.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Ander "Itturri", Jon Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Fuentes “Itturri”:
Gogo handia nuen
astebururako
eta hurbildu zera
ni joaterako
gelditu behar naizela
lana badelako
eta zu nora zoaz
jantzita hain guapo? (bis)

J. Martin:
Nagusiak ez dauka
nahikoa azalpen
oroitu kontratatu
zaitugula aurten
ze harrapatu zaitut
etxera joaten...
Etortzeko ez duzu
presarik izaten! (bis)

A. Fuentes “Itturri”:
Presarik inoiz ez dut
hori da egia
baina ateratzen dut
nahiko izerdia.
Geratu behar dudala
hemen alegia
esklabutza ote da
zure estrategia? (bis)

J. Martin:
Lan gehio izatea
ez da hain arraro
zure asteburuko plan
guztiak akabo!
Karpeta hau oraintxe
itxi beharra dago
ta bukatzen baduzu
badauzkat gehiago. (bis)

A. Fuentes “Itturri”:
Beraz lan pila bat dut
mahai gainean zai
bueno nagusia hobe
ez izanda etsai.
Ostirala da ta hemen
geldituko naiz bai
baina eman zaidazu
astelehena jai. (bis)

Jon Martin:
Ez, ez astelehenean
bulegora buelta
ta lehenbailehen bukatu
hiru-lau karpeta
Benga! Aupa! Animo!
Alaitu kopeta!
A, portzierto banoa
jai hartu dut eta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra