Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-09-30 Segura Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo:
Nahiz ta nik ez daukadan
ia-ia indarrik
ezin dezaket izan
inoiz egun txarrik
ta zuri esatea
da alper-alperrik
uste nuen ez zela
aipatu beharrik
zaintza ez dela neskon
kontua bakarrik.

J. Martin:
Gizon-emakumeak
batzutan bi mundu
hurbiltzen doazenak
segunduz segundu
nere arduratik ez
nuke nahi urrundu
hau luzerako doa
hori da seguru
malgutasun pixka bat
euki behar dugu.

N. Elustondo:
Malgutasuna ez da
gure arerioa
baina guztiok dugu
gure balioa.
Gaur kontzertua, bihar
da amodioa
ta etzi auskalo zer
ez da serioa
nik ere badut nere
bizi propioa.

J. Martin:
Esan dut ama ez da
sendatuko arin
gaur ordezkatu nauzu
ta bihar nik berdin
elkarrekiko egin
behar da ahalegin
ni lanpetuta nago
ta ezin dut, ezin
ondo ez egiteko
nahio dut ez egin.

N. Elustondo:
Egiak esatea
zer-nolako drama!
Orainak irudika
leike iragana
ta batzuen kasuan
aitzakia dana
ez hipotekatzeko
inoiz gure plana
zaintzaile bat hartuko
degu erdibana.

J. Martin:
Baina ze dirutatik
dugu ordainduko?
Nahi baina horri egin
behar diot uko.
Ez nekin horrenbeste
zenik muturtuko
egin behar bada egin
dezaket nik, punto!
Batuta egon ezik
ez dugu lortuko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra