Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oporretara elkarrekin joateko plana egiten ari zarete. Zu, Iñaki, wifia eta Internetera konektatzeko modurik ez dagoen toki baten bila zabiltza. Oihanak berriz esan dizu konektatzeko modurik ez badago bera ez doala.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:
Oporretara goaz
biok elkarrekin
kontsultatu ostean
Atrapalo, Booking
behar dituzu wifi
kobertura ta pin
pixka bat konektatu
ezazu nerekin. (bis)

O. Iguaran:
Gure konexioa
da justu problema
arazo bat dalako
aspertzearena
retransmitu nahi det
Instagramez dena.
Besten inbiria da
oporren onena. (bis)

I. Apalategi:
Ba aukerak ematen
ditu udazkenak
baloratu itzazu
Himalaiarenak
guazen mendi puntara
ta kitto problemak
han juntatuko gera
satelite denak. (bis)

O. Iguaran:
Ba bai joan gaitezke
mendi puntetara
hango sateliteak
ez dira ta traba
baino gora igota
mobilakin hara
tontorrikan ez dago
selfirik ez bada. (bis)

I. Apalategi:
Baino aldea dago
selfitik selfira
egin zazu bat eta
han idatzi di-da:
“Oihana ta Iñaki
pozik joan dira
inork argazkik jarri
ezin dun tokira”. (bis)

O. Iguaran:
Baino nik ez zaitut nahi
hain urrun bidali
mesedez estaldura
ez zazu estali!
Wifirik ez dala ta
ez zaite kiskali
nerea hartuko det
zurea itzali. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra