Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oihana Iguaran

Datu pertsonalak

Izena
Iguaran, Oihana
Izen abizen osoak
Iguaran Barandiaran, Oihana
Jaiotza
1991 Amasa-Villabona + Amasa-Villabona < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Doinu sortzailea edo moldatzailea
Ikertzailea
Bertsogintza analisi egilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2017 (finalaurreak); 2022 (finalaurreak, 2. fasea); 2026
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2011; 2015, 2019 eta 2014 (finalista).
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 2017 (txapeldunorde, Am..Onak taldean).
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: 2004 (lehen parte-hartzea); 2009 (finalista, 15-18 urte).
Plazatik Gaztetxera, Sariketa, binaka: 2011 (finalista); 2013 (Txapelduna, Unai Mendizabal "Mendi"rekin).
Osinalde Sariketa (Gabiria): 2015 (finalista).
Lizardi Sariketa (Zarautz): 2015 (finalista).
Erniarraitz Sariketa: 2017 (txapeldunordea).
Erniarraitz Bertso Kopa (Azkoitia): 2017 (txapeldunordea).
Bortzirietako Bertso-eskolen Taldekako Lehiaketa: 2020 (Txapelduna, "Ersilesakarrak" taldean.
Mingaine saltsan Sariketa: 2025 (txapeldunordea).
Señora Sariketa: 2026 (Pameladuna).

Ikertzailea eta bertsogintza analisi egilea:
Bertsolaritza eta komunikabideen arteko harremana ikertu du. Beste alderdi batzuetatik ere behatu du eta hainbat artikulu argitaratu ditu, nagusiki Bertsolari aldizkarian, baina baita beste aldizkari eta foro batzuetan ere (ikusi "Liburutegia" atala).

Doinu sortzaile edo moldatzailea:
Hainbat doinu plazaratu ditu, gehienak kantagintzatik jaso eta egokituak, baina baira berariaz berarentzat sorturik ere (ikusi "Doinuak").

Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2004 eta 2005 (aipamena, 12-14 urte); 2007, 2008 eta 2009 (aipamena, 15-18 urte).

Datu biografikoak

Biografia
Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) jaio zen, 1991ko otsailaren 19an. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Leioan. Ingeles irakasletza izan du lanbide hainbat urtetan; Jakin aldizkariko komunikazio arduraduna eta erredakzio eta kontseilu editorialeko kide da 2021etik.

Hamar urte ingururekin ikastetxean lehen bertsolaritza eskola jaso eta animatu zen bertso-eskolara; Amaia Agirre izan du irakasle orduz gero urte askotan. Bere garaiko ia bertsolari guztiek bezala, nagusiki, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saioetan (2004tik 2009ra) izan zuen lehen igurtzia bertso-plazarekin. 2009an hasi zen gazteentzako sariketetan parte hartzen. Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldearen sortzaileetakoa da, eta bertsako kidea orduz gero (2013); aitortu izan duenez, talde honen sorrerak eta ondorengo jardunak eragina izan du bere mira, helburu eta bilakaeran.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2011n hartu du parte lehenengoz eta finalean kantatu du 2015ean, 2019an eta 2024an. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2017koan hartu du parte lehen aldiz, finalaurrekoetan kantatzeko merezimenduak egin dituelarik; gauza bera egin du 2022koan. Aipagarria da Euskal Herriko txapelketetan bertsotarako doinu berriak plazaratzeko egindako ahalegina, izan kantugintzatik hartu eta berak moldatuak nahiz espresuki sorraraziak (ikusi "Doinuak").

Bertsolaritzaren inguruko artikulu idazle joria da (ikusi "liburutegia" atala), eta artikulu ugari argitaratu du Bertsolari aldizkarian nagusiki, baina baita beste aldizkari eta foro batzuetan ere, zenbait ingeleraz. Bertsolaritzaren eta komunikabideen arteko harremana ikertu du, eta bertso bidezko diskurtsoa eta gaurkotasuna izan du aztergai bere master amaierako lanak (2016). Bertsozale Elkarteko Transmisio Saileko arduradun eta zuzendaritzako partaidea da.

Bertsozaletasuna eta dantzazaletasuna uztartu ditu urte askotan; Amasa-Villabonako Oinkari Dantza Taldeko kidea izan da urte askotan. Besterik beste bertsoa eta dantza uztartzen dituen "Amaraun" emanaldiaren sortzaile eta jarduleetakoa izan da.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
(Min)bizi. Mundu berri bat guztiontzat 3. Bizipoza Kultur Elkartea, 2022.
Beste argitalpenak
Argilunak (poesia). Bermingham, 2016
Hormak (narratiba). Elkar, 2021
Argitaratugabeak eta azterlanak
Bertsoaren agenda : bertso bidezko diskurtsoa eta gaurkotasuna : bertsolarien lanketa. Master amaierako lana, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, EHU, 2016.
Aiztondoren zirtotsa : Aiztondoko zirto tradizioaren aplikazio didaktikoa eta gelaratzearen azterketa. Mikel Artola, Haritz Mujika, Unai Mendizabal, Imanol Artola eta Beñat Iguaranekin. Harituz Bertsozale Taldea, 2021.
Ekoizpen oharrak
ARGILUNAK poesia lanarekin, Iparragirre literatura saria irabazi du 2015ean.
AMARAUN, amatasunaren inguruko hausnarketa, musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizunaren sortzailea da, Amaiur Luluaga dantzariarekin. 2022ko apirilean estreinatua, Amasa-Villabonan.
OSTERA sormen lanarekin Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen 2. edizioaren irabazlea izan da (Kaixomaitia.eus; Elkar. 2022).