Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-07 Zalla Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Irratiko kazetariak zarete. Elkarrekin, goizeko albistegi nagusia egiten duzue. Goizeko bostak dira, eta, kafe-makinaren ondoan zaudete, lanean hasi aurretik.

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit C
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita:
Goizean goizez zabaldu eta
albistegiko ateak
munduan dira gauza on gutxi
gehienak disparateak
ez dakit diren inbidiaren
ondoriozko kalteak
baina amorrua ere ematen dit
Katalunia esateak.

J. Uria:
Donostiako zinemaldiak
nahiz ta baduen osperik
ia hori ere ezin aipatu
ta nola ez egon tristerik.
Arrazoi duzu nahiz lehen geneukan
bestelako albisterik
azken asteetan ez dugu aipatu
Katalunia besterik.

On. Enbeita:
Gidoia eginda kafe makinan
gaude bikote formala
beste andra bat hil omen dute
zerrenda ez da normala.
Editoreen kontra goazen
oraingoan nola hala
guk biok behintzat ez dugu esango
ustezko hilketa dala.

J. Uria:
Nahiz eta hori esaten duten
hamaika egunkaritan
holako gaiak ere atera
zaizkigu mila alditan.
Ez dela ustezko esango dugu
eta gainera egitan
zerbaiterako esnatzen gara
goizeko hiru t´erditan.

On. Enbeita:
Egia esan albistegian
badago berez zer aipa
eta hor goaz teletipoen
atzetik biok jarraika
baina lanpostua aldatzeko edo
eskatu behar dut nahita
kirol tartean gure iritzia
ematea libre baita.

J. Uria:
Kirol munduan iritziarena
gerta liteke arraro
horretarako nahiz ta baduzun
berez nahikoa descaro
nahiz eta beti ibiltzen garen
futbol kontuen esklabo
lasai Onintza aste honetan
jardunaldirik ez dago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra