Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-07 Zalla Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu. Zalantzan zaude gorde edo zabaldu.

Deskribapena

Doinua
Goizean altxatu eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laurogei eta bi urte
gorputz honetan nabari
ditudan arren nahi nuke
askatasunean ari
eta joan zen astean
gure etxeko bilobari
eskatu nion mobil bat
ekar zezala opari.
Neure gelara sartu naiz
agur esan munduari
ta ohe gainean utzi
ditut arropa ugari (bis)
ta argazki bat atera
diot neure buruari.

Nabaritzen da azala
nola aldatu zaidan aldez
nola dauzkadan bularrak
tinkotasunaren galdez
aluan ez dut ilerik
besapeetan bi trabes
ta izterretan barizeek
xume hartzen dute babes.
Neure muga bat hautsi dut
erretratu hau eginez
ta gorputzari begira
liluratua naiz zinez (bis)
niretzat ederra bada
besteentzat zergatik ez?

Orain zalantzan jarri naiz
mobila eskuan dudala
bidali edo ez bidali
lotu ala ez uhala.
Tira, erakuts dezadan
ez baita izan makala
nahiz ta gure familian
sortuko den arrakala
noz edo noz hil egingo naiz
noski tokatzen da hala
ta ez dut nahi esan dezaten
nintzela andre legala (bis)
baizik oroitu nazaten
amona ausart bezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra