Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-01 Irun Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Dena ondo zihoan argia piztu den arte.

Deskribapena

Doinua
Irun badaukazu zerbait
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denbora asko zen juergara
ni ez nintzela atera
izugarrizko gogoa
ta suertatu zait aukera.
Barra ertzean neska bat
bai bera ote da bera?
Aspaldi begia bota
nion ta noan hastera.
Hizketari ekin diot
ta segi dugu aurrera
bapatean bota diot
“Goazen amaren etxera”.
Igo eta pasilloan
ia lapurren antzera
elkarri eskutik helduta
gelaraino heldu gera. (bis)

Bapatean baztertu det
planean neukan gaupasa
ta nere baitan pentsatzen
ere hasi naiz nere kasa.
Batzuetan ligatzea
ez da izaten erraza
eta gaurko honek dauka
oso gutxitako traza.
Arropak kendu ditugu
berotu zaigu arnasa
maindirepean sarturik
bizkortu dugu konpasa
pentsatzen ari nintzela
hau izango da demasa
argia piztu dute ta
eten digute jolasa. (bis)

Ta atean noski ama
ezin zen izan bestela!
Ezerezean geratu
zaigu ahalegin ustela.
Horrelakoetan nola
sentitzen den bat txepela
nik uste nuen builaka
bertantxe hasiko zela
ta bapatean esan dit
inoiz entzun ez bezela:
“Gaur sorpresarik ez Aitor
gauzak behar dik horrela”
eta esan dit kondoiak
mesanotxean daudela
“Gazteak zarete eta
gozatu dezazuela!”. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra