Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Sarriegi

Datu pertsonalak

Izena
Sarriegi, Aitor
Izen abizen osoak
Sarriegi Galparsoro, Aitor
Jaiotza
1976 Beasain + Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Informatika ingeniaria da ikasketaz eta Urretxu-Zumarraga ikastolan IKT dinamizatzaile eta irakasle lanetan ari da.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean ere aritu da 2009an, 2013an eta 2017an; 2017koan txapelketetatik agurtu zen. Gipuzkoako txapeldun izan zen 2011n eta finalista 2007an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
(Bapateko lehen bertsoa) Segura, 1989an. Segurako eskolara joan ziren Mikel Mendizabalekin, askotan bezala, prestatutako bertsoak kantatzera. Mikelek ordea, lehenik Xabier Narbarteri eta gero Aitorri jendeari eskatutako lau oinekin bertsoa botatzeko agindu zien.
Oinak: artzaia
mahaia
gaztaia
kanpaia

Mendira joaten da
goizero artzaia
tabertan egiten du
gustora gaztaia
gero bazkaldutzeko
prestatuaz mahaia
elizara joaten da
entzunez kanpaia.

Eta horixe izan zen. Hurrengo saioa urte berean zen, Idiazabalgo eskolan, eta saio osoa bat-batean izan zen. Aipatu bertsoa bota aurretik sekula bat-batean kantatu gabea zen, ezta saiatua ere.