Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela bortz urte iritsi zineten Euskal Herrira. Orain arte ezin izan duzue zuen egoera erregularizatu. Gaur lortu dituzue paperak.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Saharatik alde egin
genuen “inshala”
ta hemen falta etxe
maitasun, jornala…
Nintzen iheslaria
nintzen ilegala
orain esperantza dut
zuk duzun bezala
paperak beste dena
emango didala.

M. Lujanbio:
Iheslaria zinen
zu bestek bezela
zurien mundu hontan
ezin da bestela!
Orain paradoxa da
krudela, itzela
nik poz bakarra daukat
lorturik papela
orain etxera lasai
itzul naitekeela.

J. Soto:
Etxera itzultzea
zure erabaki
baldin bada eskuminak
etxekoren bati.
Urte hontan bihurtu
gaituzte bi zati
ze Europan uste da
hitz eta aitzaki
paperik ez duena
ez dela gizaki.

M. Lujanbio:
Europarrek badute
hainbeste hantuste
beren harrokeria
gure buruhauste.
Orain gizaki gera
gizaki ilustre
orain bertako gisa
hartuko al gaituzte?
Azal ilun honekin
ez dut asko uste.

J. Soto:
Etxetik joatea
da aski kastigu
gu bezela badabiltz
hamaika testigu.
Orain gure papertxo
ta gure izkribu
nahiz kolorean menpe
gabiltzan beti gu
berriz ere laguntza
bidaliko digu.

M. Lujanbio:
Gora ez begiratu
burutik Ala ken
zorigaitza besterik
ez du eman aurten.
Europan gu zurien
sorgin gurpil baten
paperik gabe zaila
etxea izaten
ia orain aterpe bat
lortu genezakeen!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra