Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Nahiz ta ez zenuen nahi
ni nendila ari
begiraiozu ondo
zure buruari:
sala erdian jarrita
zaude adi-adi
kea irteten zaio
Play Stationari. (bis)
U. Agirre:
Aita batek badauka
babesteko senik
ni hola ikusita
zuk ez hartu penik
ez pentsa buruantzat
hau hain ona denik
zuk ez erabiltzeko
erabiltzen det nik. (bis)
A. Sarriegi:
Nolako artea ta
nolako abaila!
Bixtan geratu zaigu
aitak daukan maila
beti joku berdina
gainera ez zaila
ta oraindik ez du pasa
lehenengo pantaila. (bis)
U. Agirre:
Nola hasi zeran gaur
hemen jo ta kian
ez det pasatu baina
zuretzat kaltian:
lehenengo pantailakin
ni utzi pakian
ez dezu erabiliko
hau pasa artian. (bis)
A. Sarriegi:
Ba orduan nik dizut
gaur erakutsiko
horrek bi mando dauzka
diot nerekiko
soluzioa hau da
behin eta betiko:
biok elkarren kontra
jokatu ta kito. (bis)
U. Agirre:
Aitarekin ibili
nahi luke obretan
joku gutxi ditugu
famili pobretan.
ez nuke ibili nahi
joku gogorretan
lehia gauza txarra da
edade horretan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra