Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Mugan berriz kontrola
kauenla kauenla!
Nik hezurrak atzean
nola ba bestela?
Ikusiz nere planta
txuri ta zimela
pentsatu ote duzu
nereak zirela? (bis)
A. Mendiluze:
Aizu polizia naiz
ta errespetoa?
Maleta izan ohi da
beti atzekoa
bat soinekoa eta
bat aldatzekoa
baina beti txaketa
ez eskeletoa. (bis)
S. Colina:
Nik eman nahi nituen
mugako jauziak
baina guardia zibilen
eskutan jausiak
nik garraiatzen ditut
hezur biluziak
hori badaki zer den
zure nagusiak. (bis)
A. Mendiluze:
Aizu ni ez nahastu
kolpetik lehenean
ta zentratu gaitezen
orain gaudenean.
Hezurdura bat dezu
kotxe barrenean
hitz egiten al zuen
irten zarenean? (bis)
S. Colina:
Indusketak egiten
tematu naiz aurten
hezurrek ez baitute
hain gutxi irauten.
Asko esaten dute
asko di-da baten
zuei buruz ez dute
deus onik esaten. (bis)
A. Mendiluze:
Neri ez zait ba inporta
ez onik ez txarrik
atxilotuta zatoz
eta ez alperrik
eskuburdinak dauzkat
pare bat bakarrik
zure lagunak ez du
ipini beharrik. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra