Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sustrai Colina

Datu pertsonalak

Izena
Colina, Sustrai
Jaiotza
1982 Urruña + Urruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Zuzenbidean lizentziatu zen Baionako Unibertsitatean. Bertsogintzaz gain, gidoilari eta kazetaritza lanak egin ditu batez ere; 2016an Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen, Argia aldizkarian egindako elkarrizketengatik.
Hendaiako bertso-eskolan eman zituen lehen pausoak, eta geroago irakasle izan zen bertan zein Iruñeko bertso-eskolan.
2001etik finalista izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietan, eta 2014ko eta 2016ko Xilabako txapelak bereak ditu.
2024tik, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostian, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).