Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete. Ez zaizue gustatzen zuen kuadrillako bati bikotekideak nola hitz egiten dion. Unai, Aitorrek esan dizu zuen lagunarekin hitz egin behar zenuketela.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Hau ez da gauza normala!
Horrena ez da kabala!
Bikote tonto horrek darabil
edozer bezala
kalean badabil hala
neurriak hartu ditzala
ta ez dakigun zerbait badago
salatu dezala! (bis)

A. Mendiluze:
Entzun bertatik bertara
ta sortzen zait hotzikara
bikote baten hitz egiteko
era hau al da ba?
Dena araua ta traba
Miren bere oinetara
bai maitasuna itsua omen da
itsuegia da. (bis)

U. Agirre:
Bikotean propaganda
tokatu zaiona ganga
gauzak garbiro azaldu behar
egia esanda
nola lagunak geran ba
joan ta esan daiogun, danba!
Bioi ez digu kaso egingo
bakarrikan joanda. (bis)

A. Mendiluze:
Ia ari naiz zapuzten
ezinegon bat gorpuzten
bola bat dabil nere barruan
puzten eta puzten
ai, zer esango nituzkeen!
Asko kostatzen zait eusten
baina zer egin berak ez badu
berdina ikusten? (bis)

U. Agirre:
Badaukat kezka ugari
egurra bota suari
odola daukat borborka eta
ez al da nabari?
Miren ez badago adi
hizketan zergatik ari?
Agian zerbait esan behar zaio
bere mutilari. (bis)

A. Mendiluze:
Bera zeru, Miren zoru
gero ze hizketa modu
kale edo bale egigun zerbait
ez galdu bi ordu.
Banaka ez gera joango gu
biok esango diogu
ta erabaki behar duenak
erabakiko du. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra