Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Saroi Jauregi
Datu pertsonalak
- Izena
- Jauregi, Saroi
- Izen abizen osoak
- Jauregi Aiestaran, Saroi
- Jaiotza
- 1978 Zaldibia + Zaldibia < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskal Filologian lizentziatua da, eta Elhuyarren egiten du lan. 2010etik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta, horrenbestez, baita Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea ere. Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan hasi zuen gai-jartzaile ibilbidea, 1999an, eta, orduz geroztik, aski ezaguna da gai-jartzaile eta gai-emaile modura. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere aritu da. ETBko «Hitzetik Hortzera» telebista-saioan ere aurkezle ibili zen 2005etik 2009ra.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Zaldibian, 1992an, Zubi-buru elkartean, "Bertsolaritzaren sena. Gazteok ahal dugu" bost saioetako bat, gai-jartzaile Olatz Imaz eta Ainara Nazabalekin batera. Bertsolariak: Aritz Lopategi, Aitor Lasarte, Jon Mikel Omagogeaskoa, Jose Luis Urdangarin, Jon Aiestaran, Juan Ramon Gerriko eta Jon Iñaki Izarzelaia. Antolatzaileak: Altzo-Txiki tartean zen.
Herritik kanpo lehen saioa: Beasainen, 1999an Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan.