Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-05-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Oiartzungo Bertsolari Txapelketa (8. 2003. Oiartzun)
Saioa
2003-05-23 Oiartzun Sariketa
Gai-emailea
Martiarena, Exteban
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Arkaitz ama izango da, eta Amets semea. Semea telebistako Basetxea programan sartu da. Amak telebistan ikusi ondoren konturatu da semea orain hasi dela ezagutzen.

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-05-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Ama batentzat ez da
samurra izaten
bere semea ttikia
etxean jasaten
orain konturatu naiz
hakaloren baten
telebistak ez dula
gezurrak esaten.

A. Arzallus:
Hortan hasi behar dut
arrazoi ematen
etxean amarekin
beti halako baten
beti hau egin eta
beti hau esaten
ta ez didazu uzten
neroni izaten.

A. Goikoetxea:
Dena gordetzea da
zure arazoa
izaera daukazu
nunbait'e jasoa
etxean otsoa ta
kanpoan usoa
amarentzako ez da
ikasgai gozoa.

A. Arzallus:
Baina zeozer banaiz
ni nere xumean
semea otsoa omen
etxean denean
ta uso bihurtzen naiz
kanpo noanean
ta gustora tirorik
jo ez didanean.

A. Goikoetxea:
Ondoan edukita
urterikan urte
ezagutzen dudanik
ez nezake uste
tiroa jotzeko nik
barrenik ez nuke
baina bizkarreko bat
merezi zenuke.

A. Arzallus:
Eman behar det bata
ez bada bestea
baina aditu zazu
semean eskea
onena duzu hona
etortzen hastea
aitak ezagutzeko
bere emaztea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra