Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-02-14 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-02-14 Zestoa Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joxek ganaduak labelean sartu zituen eta gaur Irazu ikuskatzaile edo ispektorearen bisita izan du.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-02-14 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Gaur egunean label kontua
ez da gero izan broma!
Joxe Agirren ikuiluak'e
izan digu nahiko sona;
behi galantak bai, txekor ederrak
aurria ta atze ona,
baina seguru izango dute
belarra aina hormona. (bis)

J.Agirre:
Nik ikuilua beti izan dut
nere gustoko langela;
belarrez eta pentsu onakin
betetzen diet ganbela;
San Antonioi piztutzen diot
osasunako kandela;
hori ez bada ze ote da ba
hemen egizko labela? (bis)

Irazu:
Baserritarrak berekin ditu
sufrimentuk eta penak,
gure Agirrek gaurko honetan
bota ditu ia denak;
baina ez dakit darabilzkien
ze klasetako jatenak,
urte erdian hazten baititu
urtebete behar dutenak. (bis)

J.Agirre:
Denbora gutxiz asko hazteak
horrek dauka balorea,
nere ganauak hil ta gero ere
badaukate saborea.
Arrazoi gabe karguak hartzen
ari zait ispitorea,
eskuak asko laztu gabea,
txulua ta dotorea. (bis)

Irazu:
Bainan ez ditut taju onian
beti egin bere lanak,
azkar hazi ta garesti saldu
baserritarraren lanak.
Bainan halare hobeto ditu
aldatzia bere planak,
multatan bota nahi ez baditu
pentsutan behar ziranak. (bis)

J.Agirre:
Gizon petral hau konforme dago
neri multatan kentzeko,
besteren kontu ibilitzen da
hamaika honen antzeko!
Primerakoa sortu zinan zu
horrelaxe ibiltzeko;
zure moduko ipurzorrotzak
alperrik dira hiltzeko. (bis)

Irazu:
Nola arraio antzeman dezu
ipurzorrotza naizela?
Nik ere asko jan behar baitet
zure ganaduk bezela.
Baserritarra bere lantegin
ez da jenero motela;
aziendari klenbuterola
ta beretzako labela! (bis)

J.Agirre:
Makinatxo bat sufritutzeko
etorri ginan mundura!
Badakizute lana eiten degu
beti beltzaren modura;
baserritarrak dirurikan ez,
hau betiko abentura,
ta hamaika alu moldatutzen da
baserritarren kontura! (bis)