Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Laxaro Azkune
Datu pertsonalak

- Izena
- Azkune, Laxaro
- Izen abizen osoak
- Azkune Sudupe, Laxaro
- Jaiotza
- 1950 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Bertso-irratsaiogilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Aurkezlea: 1985-86ko txapelketetatik aurrera
Bertso-irratsaiogilea: Herri Irratian, 1983 urtetik aurrera
Gai-jartzailea: 1985-86ko txapelketetatik aurrera, gai-jartzaile taldekoa da. Horrezaz gain, saio aske askotan aritu/aritzen da gai-jartzaile.
Kritikaria: Argia eta Bertsolari aldizkarietan, eta grabatu eta irratiz ematen dituen bertso-saioetan -Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin zuen zuen lan-harremanean ere bai-, batik bat
Datu biografikoak
- Biografia
- Euskararekin eta euskal kulturarekin konprometiturik darama bizitza, bere mailan. 1968an edo hasi zen gau eskoletan euskara irakasle. Ikastolako irakasle zela gau eskolak jarraitu izan du 1978 urtera arte. Ikastolan zebilela itzulpen lan batzuk eta testugintzako zenbait lanetan aritua. Irakasle Elkartea eta Este EHILAS sindikatuaren sortzaileen artean izatea tokatu zaio. 1983tik Loiolako Irratian ari da hasieratik euskara, euskal kultura eta herri kirolen arduradun. EHBEren sortzaileetakoa da. Bertsolari aldizkarian ere sortzaileen artean zen. Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Azpeitiko Baite Euskara Elkartearen sorreretan ere parte hartu zuen.
Oñazko eskolan eta Azpeitiko Maristetan hasierakoak, Saturraran eta Donostiako Seminarioan batxilerra; eta Magisterio ikasketak Donostiako Normal deituriko Magisterio eskolan egin zituen; Azpeitiko Ikastolako irakasle izan zen Loiolako Herri Irratian hasi zen arte; euskara eta euskal kulturako gaiak jorratu ditu gehienbat. Argia eta Bertsolari aldizkarietan kolaborazio ugariren egilea ere bada. Bertso jaialditako gai-jartzaile eta aurkezle ezaguna da. Gai-jartzaile taldeetako kidea izan da 1985az gero antolatu diren Gipuzkoa zein Euskal Herri mailako Txapelketa Nagusietan.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Aurkezle: Azkoitian, 1985-86ko Txapelketa Nagusian