Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jose Joakin Mitxelena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Arozamena, Migel
Mitxelena, Jose Joakin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Asiera ematen duenak aukeratu lezake gaya orain esaten ditudan auetatikan: pakea, lana, maitasuna, dirua, osasuna, gaztetasuna, adiskidetasuna, familia edo zuzentasuna.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jose Joakin Mitxelena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uztapide:
Gaya aukeratzia da
nere eginkizuna,
Irigoyenek emen
esaten diguna,
baita nik au aukeratz'et,
Xalbador laguna,
onentzat juzgatzen det
beti osasuna.

Xalbador:
Uztapideri jaun hunek
erran behar dako,
hunek osasun duela
izanikan flako,
baduela esaten du
berak urthe asko,
oraino ere bada hau
bertze batzundako.

Uztapide:
Lenbiziko osasuna
ta gero pakia,
naiz ta lanean artu
alako nekia,
zertarako da beste
gauz asko esatia?
gaizki bizitzeko alperrik
dirua izatia.

Xalbador:
Osasuna ta pakea
biak gauza onak,
hoberik atxemanen
ez baitu gizonak,
gu hemen urrikarri
ortaz ez gaudenak,
badir'asko orietaz
gozatze'ez direnak.

Uztapide:
Zertarako, Xalbador,
aitzakiz asiyak?
zerbaiten falta dute
munduan biziyak,
Jaungoikuari eman
gindezke graziyak,
iñork ez dauka emen
zorion guziyak.

Xalbador:
Manuel, mintzo nitzaizu
zabalik bihotza,
gure arteko amodioa
ez da arras hotza,
bi dohain oriek onak
dira guzientzat,
guk baditugu ta luzaz
ditzagula goza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra