Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Alfonso Irigoien

Datu pertsonalak

Izena
Irigoien, Alfonso
Izen abizen osoak
Irigoien Etxebarria, Alfonso
Jaiotza
1929 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Heriotza
1995 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Antolatzailea
Jarduerak
Epailea
Eragilea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Bilbon jaio zen; gerra hasi zelarik, haurra artean, Areatzara eraman zuten, baina urtebete bat eskas egin zuen han, Bilbora eraman zuten berriro. Hamalau urtez gero lana eta ikasketak bateratu zituen; 32 urterekin hasi zen batxillergoa egiten; Filologia Klasikoa ikasketak burutu zituen gero Salamankan, eta filologiako irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatean. Libe Alkortarekin ezkondua; seme bat izan zuten: Eneko.

Euskalzalea izaki, gazterik hurbildu zen Euskaltzaindiara, poliki-poliki zenbait ardura hartzera heldu zelarik: euskara irakaskuntza eta idazkaritzako lanak. Bere ardura eta zuzendaritzapean hasi zen Euskara aldizkaria kaleratzen (1956). Euskaltzain orde izendatu zuten hasieran, baina denboraren porderioz euskaltzain osoaren maila hartu zuen bere aulkiak (1963). Hirurogeiko hamarkadako bertsolari txapelketen antolakuntzako ardatzetako bat izan zen.