Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Saioa
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Asiera ematen duenak aukeratu lezake gaya orain esaten ditudan auetatikan: pakea, lana, maitasuna, dirua, osasuna, gaztetasuna, adiskidetasuna, familia edo zuzentasuna.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-txiki:
Emen aukeratzeko
gauza asko daude,
eta al dan ongiena
esan bear au're,
askok egingo dute
"nor da onena?" galde,
ni beintzat ateratzen naiz
pakiaren alde.

Basarri:
Nundik asiko ziñan,
gaztia, banekin,
nik ere nere aldetik
nai nizuke ekin,
zu pakiaren alde,
ni osasunarekin,
ederki etortzen dira
biak alkarrekin.

Lazkao-txiki:
Nere ustez pakia
gauza danen abe,
ta dirua jotzen det
griña txarren labe,
bat izanagaitikan
interesen jabe,
an ez da zorionik
pakerikan gabe.

Basarri:
Interesak etzaizkit
kopetera iyo,
galtzalliak dirala
onek ala diyo,
pakiak e luzitzen du
osasunakin geyo,
bakarka jarri ta oyek
ez dute baliyo.

Lazkao-Txiki:
Biyetan nor dan onena
ez dago esaterik,
ezin bai-da sumatu
tarteko aterik,
osasuna izanda're
ez bada pakerik,
laguna, ez dago or
ondo izaterik.

Basarri:
Osasunak pakiari
aukera auxe jarri,
esan artian negon
estu eta larri,
beso emanda ibilli
gaitezen alkarri,
konponduko dirade
Lazkao ta Basarri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra