Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Lagoma, Erika
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaua da, eta supermerkatuko atarian egin duzue topo zabor kontainerretik janaria ateratzen.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lagoma

Eskularruak jantzi orduko
izaten dugu aukera
boltsak xehetuta zerbait aurkitu
horixe dugu afera.
Dagoeneko jende guzia
joan da bere etxera
eta gu berriz pausuan gabiltz
zaborretik zaborrera.


A. Sarriegi

Paradoxa da zeuk esan dezu
gure gizarte honena
gizakiokin egiten dena
hori ez al da krimena?
Arroz hondar bat, hiru patata
da nik bildu dudan dena
bizirauteko behar dugu guk
askok botatzen dutena.

E. Lagoma

Nahi ez dutena probestu eta
bizi iraupen abila
baina gordeka egiten dugu
gurea da lan umila
ezkutaketan ibiltzen gara
ta gaua hain da isila
beste guztiek gaur bota duten
esperantza horien bila.

A. Sarriegi

Esperantzaren bila hasi ta
triparik ezin da bete.
Nik lotsatzeko ezer ez daukat
ta burua daukat tente.
Haientzat ere zaborra gara
ez hartu hainbeste neke
beraiengatik gu biok ere
bota egingo gintuzkete!

E. Lagoma

Bota ezkero altxako gera
gozatuz une larriak.
Batzuk badatoz hargatik tente
jarri ditut belarriak
arraro xamar begiratuta
deitu gaituzte zerriak
baina zaborretik eingo dira
biharko lore berriak.

A. Sarriegi

Haiek esaten digutenari
Erika kendu arreta
gaurko erronda bukatu dugu
benga har dezagun buelta.
Gaur eguneko jendilajea
halakoxea da-eta:
kontzientzia huts-hutsik eta
zaborrontzia beteta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra