Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi, Jon Mugartegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Saioa
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Mugartegi, Jon
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkano, hi, nagusia haiz, eta Lopategi langilea. Gaur goizean, bion bistan, zuen tailerreko makinak eraman dituzte hartzekodunek, akreedoreek. Mugartegi hartzekodun horien ordezkaria da.

Deskribapena

Doinua
Gure herriko bikariuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi, Jon Mugartegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano: Gauzak bigurri zijoazten ta
azkena gendun jakina
hau izandu da krisis gaiztoak
ekarri dun eragina
hustu didate nere fabrika
eman didate makina
lehen diferentzi pixka bat bazan
orain biona berdina.

J. Lopategi: Gu langileok plako gabiltza
eta nagusia mardo
holako zerbait gerta leikeela
pentsatzen nengon lehenago
beti zintzo ta fin lan egin det
badut hortan nahiko grado
ni lanerako gertu naiz baina
nere makina nun dago?

Mugartegi: Nere barrenak sentitutzen du
orain une berezia
ta biontzako eman nahi nuke
erabagi berezia
hemen aitortu beharra daukat
neure begiz ikusia
biak nagiak dirade hemen
langile ta nagusia.

Lazkano: Hobe genduen makina hori
lehendikan gorde bagendu
hori gaberik gure martxarik
ezin baileike mantendu
hartzeko zale genun bankuak
beti hori egiten du:
eguzkitako aterkia eman
euria danean kendu.

J. Lopategi: Era horretan gure fabrika
ez zitekeen joan gora
nagusi honek beraniatzen
pasatzen baitu denpora
halako baten erreminta hoiek
fabrikatikan kanpora
eta azkenian miseri denak
langilearen lepora.

Mugartegi: Egiak erten beharra zuen
orain edo geruago
nik neure barrena askatu arte
neure onian ez nago
langile txarrak ez ditut maite
eta onak gutxiago
nagusi txarra dagon lekuan
langile onik ez dago.

Lazkano: Ni ere noizbaiten lotu bainintzan
inbiriaren katean
eta burruka egina daukat
hogeita bost bat urtean
azkenik dena gertatua zait
neronentzako kaltean
nere ametsa bukatuko da
miseikordiko atean.

J. Lopategi: Gauza hoiekin komeniko zan
gogoratzea lehen garaiz
nagusi jauna ez da azaltzen
orain itxura hain alaiz
Euskal Herrian holako gauzak
gertatutzen zaizkigu maiz
familitxoa nola haziko det
lan gabe gelditzen banaiz?

Mugartegi: Nik ere hasi beharra daukat
neure egiak aitortzen
holakorikan gertako zanik
hemen ez nuen pentsatzen
orain hasi naiz zuen hutsekin
ni neure kontuak hartzen
gutxienian jakin zazute
alkar errespetatutzen!

Lazkano: Hutsa urteak pasa banitu
guztiz eroso ta lasai!
Egoaldi ona nahi nuen baina
ekaitza zegon nere zai
lehenago lagun ziranak ere
orain jarri zaizkit etsai
herrian ez det zer eginikan
Anbotora noa artzai.

J. Lopategi: Behar bezela ez du eraman
negozio karrusela
ta hona hemen makina bila
beste hau etorri zela
nola batek ta nola besteak
jokaturik edozela
bien artean da langilea
Kristo kurtzean bezela.

Mugartegi: Nik nagusia izaten ditut
errespetuz ta aintzako
lehen ere bihotz ona nendukan
zerbait zuri eskintzeko
baina ez dezu burutasunik
bide hortan ibiltzeko
ta azken orduan diran guztiak
izan dira neretzako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra